11.5 C
Málaga
domingo, diciembre 22, 2024

Itzultzaile automatikoak testuinguru desberdinetan sortzen dituen eraginen inguruan ikertzeko eta esperimentatzeko Itzulinguru proiektua martxan da

Más leídos

malagaldía
malagaldíahttps://www.malagaldia.es/
Equipo compuesto por periodistas que seleccionan el contenido más adecuado a la línea editorial del Periódico malagaldia.es, estas noticias provienen de agencias de información, agencias colaboradoras, comunicados de prensa y artículos de opinión recibidos en nuestras oficinas.

Soziolinguistika Klusterrak koordinatuta eta Euskal Herriko Unibertsitateko Innoklab ikerketa taldearen zuzendaritzapean abiatu da proiektua.

Hizkuntza-praktika arautuak dituzten 6 testuingurutan garatuko da 2023 eta 2024 urteetan zehar.

Itzulinguru proiektuko ikerketa eta esperimentazioa enpresetan, administrazio publikoan, bigarren hezkuntzako zentroetan, unibertsitatean, osasun sistema publikoan eta euskaltegietan egingo da. Horiek hizkuntza-praktika arautuak dituzten testuinguru gisa definitu dira. Guztira 6 testuinguru horietan 20 esku hartze esperientzia garatuko dira. Horretarako, Soziolinguistika Klusterra, Innoklab (UPV/EHU), Elhuyar, Orai adimen artifizialeko zentroa, Osakidetza, AEK eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzeguneek osatu dute proiektua gidatzen duen Garapen Taldea.

Gaur egun egiten den itzultzaile automatikoaren erabilera aztertuko du proiektuak lehenik; bigarrenik, bestelako erabilera bat diseinatu eta praktikan jarriko da aste batzuetan; hirugarrenik, praktika horiek sortutako eraginak (erraztasunak, oztopoak, gatazkak…) aztertuko dira; eta azkenik, euskararen erabileraren ikuspegitik eta efizientziaren ikuspegitik itzultzaileari abantaila ateratzeko erabilera gomendio edo irizpideak proposatuko dira proiektuaren emaitza nagusi bezala.

Proiektuaren gidaritzan eta esku hartze esperientzien monitorizazioan parte hartuko duten 30 pertsonak formakuntza saioa egin dute Elhuyarren Usurbilgo egoitzan urriaren 3an. Orai eta Elhuyarreko kideek hizkuntza teknologien eta itzulpen automatiko tresnen funtzionamenduaren eta aukeren berri eman dute. Innoklabeko kideek teknologia hauen eragin sozialen gaineko hausnarketa bultzatu dute. Eta Soziolinguistika Klusterrak proiektuaren ezaugarri nagusiak eta lan-plana aurkeztu ditu. Formakuntza saioan hitzaldiak, ariketa praktikoak eta hausnarketa-solasaldiak izan dira.

Itzulinguru proiektuak hiru helburu nagusi ditu:

1. Itzultzaileneuronalekgizartetestuingurudesberdinetakojarduera-sistema arautuetan eragiten dituzten eraldaketak, erabilerak eta berrikuntza disruptiboak zein diren zehaztea.

2. Hainbateskuhartzediseinatzeaetaprobanjartzea,jarduera-mota bakoitzean itzultzaile neuronalaren erabilera egokia, erosoa eta eraginkorra egiteko xedez.

   3. Identifikatzeazeindirenetorkizunerakolandubeharrekogaitasunberriak eta arau berriak, euskara biziberritzearen ikuspegitik, itzultzaile neuronala maila praktikoan erabiltzeko.

Hizkuntza-teknologien azken aldiko garapenak pertsonen eguneroko bizimoduan aldaketak ekarri dituzte eta hurrengo urteetan are aldaketa handiagoak ekarriko dituztenaren ustea oso zabaldua dago. Adimen artifizialaren bidetik, pertsonen gero eta jarduera gehiago teknologiak mediatizatuak izango dira. Hizkuntzei dagokienez ere eragina berebizikoa izango dela aurresan daiteke. Hizkuntza gutxituaren ikuspegitik, euskara egoera soziolinguistiko zaurgarrian dagoela kontuan harturik, era honetako aldaketa global eta sakonen eragina hil ala bizikoa izan

daiteke. Euskararen biziberritzearen eta soziolinguistikaren begietatik, beraz, hizkuntza teknologien eragina, teknologia hauen aplikazioa eta erabilerak interes biziko aztergaiak dira. Proiektu hau bide horretatik proposatutako ikerketa-ekintza egitasmoa da.

Gaur egun euskaraz nahiko garapen teknologiko maila aurreratua duelako eta gizarteko testuinguru arrunt eta anitzetan baliatzen den tresna delako, proposatzen da aztergaia izatea itzultzaile neuronalen inpaktua euskararen erabilera aplikatu kasuetan. Hala ere, egitasmo hau ildo orokorrago baten abiapuntu gisa ulertzen da. Itzultzaile neuronalarekin egingo den esperientzia hau, aurrerago adimen artifizialaren bestelako aplikazioak eta hauen efektu soziolinguistikoak aztertzeko oinarri izango da. Beste hizkuntza teknologia batzuk agertu eta, neurri batean, gizarte-bizitzan errotu ahala, hauen erabilera moduak eta dituzten ondorioak monitorizatzeko ildoa iraunkortzea beharrezko ikusten da, teknologia hauen berrikuntza eta inpaktua esanguratsua eta etengabea izango dela aurreikusten dugun heinean.

Itzulinguru egitasmoa 2023ko ekainean abiatu zen eta 2024ko abenduan amaitzea aurreikusten da. Proiektuak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso du.

Itzulinguru egitasmoa 2023ko ekainean abiatu zen eta 2024ko abenduan amaitzea aurreikusten. Proiektuak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso du.

https://soziolinguistika.eus/eu/2023/10/04/itzultzaile-automatikoak-testuinguru- desberdinetan-sortzen-dituen-eraginen-inguruan-ikertzeko-eta-esperimentatzeko- itzulinguru-proiektua-martxan-da/

Komunikazioa:

Asier Basurto – Soziolinguistika Klusterra [email protected]

629 350 095

Enviado por José Antonio Sierra

Sigue nuestras noticias

- Publicidad-

Otros títulos

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

- Publicidad -

Últimos artículos

Ir a la barra de herramientas